Urrun

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 3a, 19:22

Itxialdia saihesteko modu bakarra pentsamenduak aske uztea da. 

URRUN

ez zaitez ibili zure buruko animalien gainetik

ez ezazu hain arinki ireki zure bularreko kremailera

ez orakulua kontsultatu koma egoeran bizi zarenean

ez moztu zure belardia beste inoren segaz

ez eraman berro-zopa eztarrira beroegi dagoela

ez trukatu erradiografiarik txarolezko historiagileekin

ez ordularirik ebatsi denboraren joanari

eta laga gogoeta askeen fluxuari

eraman zaitzan

urrun

 

Azken zakatzakMartxel Mariskal Balerdi (Susa,, poesia)

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!