Ez da inor ageri

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 4a, 21:57

Itzalak besterik ez, egunaren ordu gehienetan. Ez gaude Kaletxikin, Bazkardo plazan edo Karrikan. Leihoak aparkaleku abandonatura garamatza, gehienez ere eskuin aldeko etxebizitza sortara. Ez da inor ageri, itzalak bakarrik.

ez da inor ageri

norentzat dira bere irribarreak
tabernak ixten dituzten ondorenean
Maider izena duela esango nuke
bere lagunak ez ditut ezagutzen

nork ferekatzen du nork bere gerria
maiteminduen ezkaratz ilunetan
ala bakarrik itzuliko da etxera
bihotz bakartien klubekoa ote da

galderak gauari
etxeruntz horditurik
galderak gauari

orain bere ondoan aurkituko banintz
kantu honek ez luke inolako zentzurik
igandea da ajea dut eta gaitzerdi
ai orain bere ondoan aurkituko banintz

baina ez da ageri
itzalak bakarrik
ez da inor ageri
itzalak bakarrik
ez da inor ageri
itzalak bakarrik
ez da inor ageri
igande gaua da
eta ez da inor ageri
itzalak bakarrik
ez da inor ageri

Ez da inor ageri, Bide Ertzean (Imanol Ubeda)

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!