Iazko apirilaren 13an, frankismoak Andoainen zapaldutako herritarren aldeko omenaldi ekitaldian izan zen. Frankismoaren biktimentzat egia, justizia eta aitortza eskatzen duen Oroituz elkarteak bereziki gogoan hartu zituzten 1975eko irailaren 27an Francok fusilatu zituen bost borrokalariak, eta horietako biren –Txiki eta Otaegi– senitartekoek hitz hartu zuten ekitaldian zehar.