Orain inoiz baino beharrezkoa da pertsona aktiboak izatea, jarduera fisikorik ezak kalte egiten baitigu gure osasun fisiko eta mentalari!
Andoaingo Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zerbitzuak egun hau ospatzera gonbidatzen zaituztegu, aktiboak izanik, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Mugiment proiektutik bildutako proposamenak bidaltzen dizkizuegu, Interneten dauden baliabideetarako sarbidea errazteko.
Gorde egunero tarte bat mugitzeko, aukeratu gustukoen dituzuen proposamenak eta gozatu ahal duzuen guztia!