Gizarte Zerbitzuekin koordinaturik, “16 familiaren beharrei erantzun die. Udala elikagaien banaketa egiten ari da, Caritasekin koordinaturik”. Boluntario taldearen lankidetzan ari direla erantsi dute.
Arreta zuzena adinekoei
Udalak harreman zuzena abiatu duela adierazi du, ohar berean. Adinaren arabera, hauexek dira emandako datuak:
- 75 urtetik gorakoak: “968 pertsonarekin jarri gara harremanetan (707 etxebizitza)”.
- 70 eta 75 urte artekoak: “689 pertsonarekin jarri gara harremanetan”.
- 65 eta 70 urte artekoak: Egun hauetan ari dira dei horiek egiten.
Dei horien bide 24 eskari sortu direla adierazi dute: “Elikagaiak erosteko 15 eskari, farmaziara joateko 8 eskari, zaborra jaisteko eskari bat. Eskari horiei Gurutze Gorriaren eta boluntario taldearen laguntzari esker erantzun ahal izan zaie”.