Koronabirusa

Azokan postua duenarentzat, autonomoentzat eta merkataritzentzat 350 eta 400 euro arteko laguntza iragarri du Udalak

Aiurri 2020ko api. 6a, 15:31

Neurria jardunbide ekonomikoaren etenaldiari lotuta dago. Iragarpena astelehen honetan egin du Udalak, eta datozen egunetan argitaratuko da xehetasunak biltzen dituen agindua.

Hauxe da Udalak adieraiz duena, ohar bidez:

  • “400 euro saltoki eta ostalaritza establezimendu bakoitzarentzat, itxita dagoen hilabete bakoitzeko”.
  • "400 euro titular andoaindarra duen azokako postu bakoitzarentzat, azoka itxita dagoen hilabete bakoitzeko”.
  • “350 euro jarduera Andoainen egiten duten autonomo andoaindar bakoitzarentzat. jarduera profesionalik gabeko hilabete bakoitzeko”.

Neurri gehigarriak

  • Terrazen tasa ez pasatzea.
  • Zergak edo tasak ordaintzeko aukera zabalagoa: atzerapenak edo ordainketa zatikatua.
  • Establezimendua itxita egon den denboraren araberako murrizketa tasa zehatzetan: Ura, zaborra, jarduera ekonomikoen zerga…
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!