Koronabirusa

Egoera berrira egokitu dituzte Udal zerbitzuak

Aiurri 2020ko api. 7a, 08:00

Astelehen eguerdian Maider Lainez alkateak eta Mari Jose Izagirre alkate-ordeak Udal baliabideen berrantolaketaren berri eman zuten. Gizarte zerbitzuetan, Udaltzaingoan eta garbiketan egin dira berrantolaketa lan handienak.

  • Gizarte Zerbitzuetako Saila: Indartu egin da, Atariako eta Idazkaritzako langileekin.
  • San Joan Bataiatzailea Egoitza indartu da: 4 laguntzaile, psikologo bat eta dinamizatzaile bat.
  • Udaltzaingoa berrantolatu da: ohiko zereginak egiteaz gain, kalean agente gehiago egoteko zerbitzua berrantolatu da, segurtasuna handitzeko eta konfinamendu neurriak betetzen direla bermatzeko.
  • Garbiketa: Lanetara bideratutako langileak garbiketan txertatu dira erabilera komuneko guneak eta kaleko altzariak, barandak eta ukitzen diren elementuak desinfektatzeko eta garbitzeko.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!