Eguberri egunez, Urte berri egunez eta Aste Santuko larunbatean ez da egunkaririk saltzen. Prentsaren Legeak jasotzen duen erabakia da, zeinaren arabera abenduaren 24an, abenduaren 31n eta Ostiral Santuan erredakzioetan atseden hartzea ezartzen den.
Koronabirus garaian prentsaren salerosketa zer nolakoa izaten ari den jakiteko Garikoitz Plazaola Ernaitza liburudendako jabearekin izan gara. Zumea kalean du negozioa, eta Andoainen aski ezaguna da: "Lehen egunetan salmenta gioraka izan zen, halako jakinmina zegoelako. Egunak aurrera joan ahala, egoera normaltzen joan da. Besteak beste, kirol mailako egunkarien salmenta jaitsi egin da erabat. Eta beste batzuk, aldiz, bestelako joera erakutsi dute. Bata bestearekin, salmenta orokorra egonkortu egin da.