Bizi Arnas
Musika: Joxe Mari Oiartzabal.
Hitzak: Joxe Ramon Berrondo.
Gerra baten moduan
ari da pasatzen,
arnas faltaren grina
tamalez jasaten
gertukoak galtzea
gaitu gu kezkatzen
denen partetik jarriz
joango gara sendatzen.
Gaitza zital honek
egin gaitu diezmatu
bizimodu berri bat
behar da onartu
zahar eta ahulagoak
inoiz ez ahaztu
bide bakarra degu
guztiok elkartu.
Bizi arnas!!!