Etorkizuneko immigranteok, adi arren
Edo pasatuko zara
ate honetatik
edo ez zara pasatuko.
Pasatzen bazara
beti izango duzu arriskua
zure izena gogoratzeko.
Gauzak bi aldiz begira dituzu
eta begiratu behar diezu zuk ere
eta bere hartan utzi.
Pasatzen ez bazara
baliteke
bizitzea duin
atxikitzea zure aburuak
eustea zeureari
hiltzea ausart
baina askok itsutuko zaitu,
askok egingo dizu ihes,
zeren ordainetan? Auskalo.
Ateak berak
ez du promesik egiten.
Ate bat besterik ez da.