Koronabirusa

Animozko mezuak adinekoen egoitzaren atarian

Aiurri 2020ko api. 10a, 19:00

Kaletxikitarren ekimenez, Ama Kandida etorbidean dagoen San Juan Bataiatzailea Zaharren Egoitzaren kanpoaldean animozko hainbat mezu jarri ditute. Etxean egindako kartelak dira, eraikinaren atarian ipini dituztenak.

Kaletxikitarrak elkartasun berezia izaten ari dira Osasun arloko langileekin eta baita San Juan Bataiatzailea Zaharren Egoitzako komunitatearekin ere. Tarte atsegin asko igaro dituzte leiho eta balkoietatik, baina beste batzuetan elkartasun berezia erakutsi dute. Besteak beste, Modesta Garaialde Galdos auzokidea hil zenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!