Ikurriña ugari Andoaingo kaleetan

Jon Ander Ubeda 2020ko api. 12a, 18:00

Ez ohiko Aberri Eguna aurtengoa, konfinamendu egoeran igaroko dena. Goizean goizetik herriguneko leiho eta balkoi askotan Ikurriña ikus daiteke.

Beste herrietan bezala, eguerdiko 12:30ean minutu bateko isilunea egiteko deialdia zabaldu da. Hurbilekoak galdu dituzten eta nahi bezala agurtu ezin izan dituzten familiekin dolua partekatzea da asmoa. Eta ondoren Txoria Txori abesteko deialdia egin dute.

Erlazionatuak

Aberri Egunean Ikurriña

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Lasa 2020 api 12 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!