Txoria txori etxeko balkoitik

Aiurri 2020ko apirilaren 12a

Aberri Egunarekin bat eginez, minutuko isilunea egiteko eta Txoria Txori kantua abesteko deialdia luzatu dute Euskal Herrian Barrena. Andoainen, etxeko balkoitik kantari aritu dira Xabier eta Itxaso Sanchez aita-alabak, Uxueren biolinak lagunduta. Ama ere kantari zegoen, atzeraxeago. Josu Lekuonak, berriz, akordeoia jo du bideoan agertzen ez den arren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!