Aberria

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 12a, 17:52

Gaur eta hemen, gudaria emakumezkoa eta erizaina da.

Aberria norberak bere baitan

Daraman lur zatia baino ez da

Baina nire aberria

Irriño baten barruan kabitzen da

Oroitzapenez osaturiko aberria da nirea

Zurea eta nirea

Izenik gabeko adio isil bat askotan

Beti arte, ez dakit noiz arte bat

Baina arte bat

Horrelakoxea da nire gurazko aberria

Hutsa eta jendetsua

Boz minartua

Hurbil eta urruna

Bestelakotua

Ñimiñoa

Poema baten barruan kabitzen den

Aberria da nirea

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!