Garazi Kamio eta Ane Jalon 'Teleirudimena etxetik etxera' ataleko protagonistak dira. Hitza eta irudia lantzen hasi ziren, konfinamendua arinago eman asmoz. Umorearen bidetik, Zelai ahizpak protagonistak asmatu dituzte. Arrakasta handiarekin, gainera. Gaurkoan atalaren xehetasunak eskaini dituzte.