Begiak

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 14a, 20:00

Barrura begira jarrita, nire begiekin egin dut topo. 

Jatorrizko begiak

 

Beldurrak ipuinik eta poemarik esaten ez duen lekuan, ez du sortzen beldurrezko zein loriazko irudirik.

Gris hutsa da nire izena, nire izenordaina.

Ezagun dut beldurren sorta eta naizen ezezagunera, nire burutik arroztura daraman haitzartean astiro abesteko era hori.

Beldurraren aurka idazten dut. Nire arnasan bizi den erpedun haizearen aurka.

Eta goizez zure burua hilik topatzeko (eta irudi gehiagorik ez egoteko) beldurrak zaudenean: isilik ulertzen duzu, isilik zaude egonean, horrela doaz urteak, horrela joan zen alaitasun basa eder hura.

 

Poesia kaiera, Alejandra Pizarnik (Susa, Munduko Poesia Kaierak)

Itzulpena: Asier Sarasola.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!