Hona hemen Andoaingo Kultura Sailak helarazitako oharra. BURUNTZAko jaiak hizpide dituzte, auzo hartako jai batzordeak maiatzera aurreratzeko asmoa zuelako. Aurten beti bezala egingo dituzte eta 2021ean maiatzean egiteko asmoari berrekingo diote.
Lerro hauen bidez, honakoa jakinarazi nahi du Andoaingo Kultura sailak:
Osasun alerta egoerak agintzen dituen legezko segurtasun arauak eta gomendioak bete ahal izateak ezinezko egiten duela epe motzean aurreikusita ziren festa eta ospakizun publikoak osasun berme guztiekin burutu ahal izatea.
Honenbestez, honakoa erabaki da:
- Bertan behera geratzen dira 2020ko maiatzerako antolatuta ziren Andoaingo festa eta ospakizun publiko guztiak. Honenbestez, bertan behera geratzen dira 2020ko Santakrutzak.
- Jai batzordeei erabakiaren berri ematea.