Teleirudimena etxetik etxera

Txankete

Garazi Kamio 2020ko api. 14a, 19:39

Ane Jalon

Bai, bai, bai… Duela hilabete Sabrina Salerno handiaren kantarekin gertatu zitzaizun bezalaxe, zuri ere etorri zaizu kanta berria burura. Hartu segundo batzuk lasai kantatzeko. Kopetaren erdi-erdian jarri zaizu abestia dantzan eta bai, oso ondo dakizu nondik ez gaituzten mugituko. Ikusi duzu baita ere argazkia: neska-mutil taldea, udako jantziekin, emakume bat gitarra eskuan eta noizbait marinela izandako lehorreko gizona tartean, denek ere larruazala beltz, udako giroa aurpegian eta protesta doinua ezpainetan.

Hortxe esandako argazkia, zuk ondo ezagutzen duzun hori. Hau gutxi balitz, beste xehetasun bat gehituko diogu erretratuari: guztiek ere ahoa mugitzen ari direla jaso dute argazkilariaren klik-a. Noski, ondo dakizu kantari ari direla. Eta zer ari dira kantatzen? Hooooriiiixeee bera, mugituko ez gaituen zerako zera hori.

Uda urdin batekin amesten jarri gaitu eguraldiak pasa berri den Aste Santuan. Udan etxetik aterako ote garen galdetu diogu gure buruari, hondartzara joateko aukerarik izango ote dugun, etxean bakarrik egongo ote garen… Telebistaren ohiko programazioa zilipurdika ibiltzen da jai egun hauetan eta gaur, gu ohitura zaharrekoak izaki, Sálvame ikusten ari gara lerro hauek idazten ari garen bitartean.

Uda urdina, Verano Azul, alegiya. Txankete eta konpainia, Piraña, Tito eta kuadrilla osoa… Berdin dio zein belaunaldikoa zaren, ezagutzen dituzu guztiak, etxekoak bezala baitira guztiontzat.

Hilero jaten ematen digun lanbideak Aste Santuko oporretan jarraitzen du baina itzuli da argazkiak eta letrak erakusteko garaia. Zuenean ondo egongo zaretela espero dugu eta telebistako aurkezle guztiek esaten duten bezala, egun bat gutxiago geratzen zaigu auskalo zertarako, honek guztiak hasi berria den haur kuadrilla batek baino iritzi aldaketa handiagoak izaten baititu: kalera aterako gara, dira, zarete, dituzte edo ez dakigu zein aditz laguntzaile idatzi baina zuen etxeetan jarraitzen baduzue, pozten gara, aizue!

Bost egunetako etenaren amaiera honetan ere eta berriz ere (gauzak ez dira askorik aldatzen etxe honetan), Aiurriko txoko hau baliatu nahiko genuke azken ordu hauetan gertatu zaigun zerbait adierazteko: pena, ezustea, aiba! Aaaaaai amaaaa! bezalako mezu, hitz eta esamoldeak jaso ditugu gure sakelakoan. Ez dakigu zer gertatu den, nahiko lan daukagu etxean pasa behar ditugun orduak nola hala betetzen (eta jatekoari muzin egiten, ojo!) halako mezuak deskodetzen hasteko. Beste bi atsoak ere (bai, beste bi señorak hemen dauzkagu Sálvame ikusten, gustura asko) sekulako disgustuarekin izan ditugu goizean negar eta  negar (pena ere eman digute, ez pentsa!) habrasevisto eta demanda-demaaandaaa!! etengabe errepikatzen.

Serio demonio, publikoki dei egiten diogu atzo sarean gezur handia bota zuenari: damutu zaitez, mesedez. Andoainek, Beterri-Aiztondok, Euskal Herriak eta galaxia zabaleko sateliteok jakin dezazuen, Zelai ahizpak Jalon eta Kamioren asmakeria direla esaten duenari ez zaiozue hitz erdirik sinestu! Halako astakeria bota duenak jasoko du zigorra. Beraz, damutu dadila, mesedez. A zer disgustua gurea (laurona, ez pentsa!), halako astakeriarik esatea ere! Gu Andoainen reputaziyo oneko neskak garela! Eta bide batez, ojoalkristo, beste bi hauek zuekin kontaktuan jarraitu nahi dutela esaten ari dira etengabe. Odolkiak (edo txurroak) ordainetan, aizue!

Datozen egun hauetan kontatuko dizuegu Aste Santua nola joan zaigun (baldin eta gezurra bota duena ateratzen bada, bestela ba, ikusiko dugu), laukoteak nola irauten duen eta gure buruak etxetik ihes egiteko gogoa izan duela ere bai; baina hemen jarraitzen dugula baita ere.

Txankete ekarri dugu gogora: uda etorri baitzaigu burura (guri Katalunia, hauei Marbella) eta amets egiten egon baikara denbora luzez. Hori bai, eta datozen egun hauetarako aurrerapen moduan, La Dorada itsasontzia lehorreko bizitoki zuen marinelari bezala, hauei ere barruraino sartu zaie kanta: ez dira etxetik mugitzen; ez dira sofatik mugitzen. Ondo ikasi zuten eskolan: no nos moverán. Mugitu ezean ere osasunez sano gabiltzanez behin eta berriz errepikatu diegu: osasuna eta errepublika!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!