Aiurri harremanetan jarri da Buruntzako jai batzordearekin, eta euren asmoa zein zen azaldu dute. Jaiak maiatzera aurreratu nahi zituzten, eta erabakia hartzeko Udalarekin harremanetan ziren. Martxoaren erdialdean piztutako alarma egoerak, ordea, asmo horiek zapuztu egin ditu eta, aurtengoan behintzat, abuztuan antolatzeko ideiari eutsiko diote. 2021ean jaia aurreratzeko asmoari berrekingo diote.
Buruntzako jaiak betidanik abuztuan ospatu dira, San Roke egunaren bueltan. San Martin elizaren aztarnen inguruan meza eskaini ohi da, bertso-saioa eta erromeriarekin batera. Azken hamarkadan jaietatik arrakasta gehien lortu duena San Roke igoera izan da, Gaztañaga Sagardotegiaren paretik abiatzen dena.
Aurtengoan behintzat, abuztuan antolatzeko ideiari eutsiko diote. 2021ean jaia aurreratzeko asmoari berrekingo diote