Koronabirusa

Andoaingo Udalak eskerrak eman dizkie materiala bidali dieten guztiei

Aiurri 2020ko api. 15a, 10:24

Egoera gogorra eta konplikatu izaten ari den honetan, elkartasuna, lan komunitarioa eta espiritu kolektiboa indartzen ari direla azpimarratu du Andoaingo Udalak.

Hauxe da Andoaingo Udalak zabaldutako oharra:

Eskerrik asko!

La Salle Berrozpek, Maker taldeak eta Lanbide Heziketako zentroak Tknikak koordinatuta, osasun zerbitzuetako langileentzat babeserako biserak 3D inpresoreekin egiteko proiektuan parte hartu du. Proiektu hori bukatu ondoren La Sallek Berrozpeko Josema Fernandezek eta Xabi Puertasek bisera horiek ekoizten jarraitu dute Andoaingo Udalari babesten laguntzeko, Ekorec enpresak emandako plastiko gardenarekin.

Proiektu horri esker, Andoaingo Udalerako 75 bisera egin dituzte, horietatik 50 banatuak izan dira, ezinbesteko zerbitzuak diren Udaltzaintza eta Obra eta Zerbitzuak Sailetara. Beste 25 jendaurrean arituko diren langileen artean banatuko dira.

Halaber, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren Sindikatuak, ERNEk, 25 bisera helarazi dizkigu. Bestetik, Legazpiko Disur 2000 enpresak, Ibarrako Oria Sport Wer enpresak egindako 150 telazko maskarila helarazi dizkigu.

Andoaingo Udalaren izenean gure esker onak eman nahi dizkizuegu helarazi diguzuen material guztiagatik, benetan baliagarria izango zaigu.

Argi dago egoera ezezagun baten aurrean gaudela, inoiz bizi izan ez duguna, eta oso gogorra eta konplikatua izaten ari dela, baina horrelako ekintzekin ere agerian geratzen da, krisi honek elkartasuna, lan komunitarioa eta espiritu kolektiboa indartzen ari dela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!