Oreka

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 15a, 20:00

Keinu konplizea egin diot behetik gora begira nuen pertsonari. 

LITEKEEN MODU POSIBLE BAKARRA

 

Orekan.

Harririk eta makilarik gabe.

Zuhaitzik gabeko zuhaizti batetik,

gizakirik gabeko gizateriagandik,

ahotsik gabeko burrunbatik

eroritako egunkari hostoen babesean.

 

Han,

hantxe soilik,

litekeen modu posible bakarrean

egon gintezke, maitea:

trapezioan.

 

Keinu konplizeak, Karlos Cid Abasolo (Susa, 2018)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!