Hona hemen Andoaingo Udalak zabaldu duen oharra:
Alarma egoera dela eta honen ondorioz arreta zuzena bertan behera utzi behar izanagatik, Udalak Andoaingo hainbat saltokiren laguntza izango du poltsa konpostagarriak banatzeko, hondakin organikoa biltzen duen edukiontzian erabiltzen diren horietakoak.
Banaketan erroilu bat emango da, beraz, arduraz eskatzea eskertuko du Udalak. Indarrean dauden babes neurriak gogoratuz poltsen beharra duen etxebizitza bakoitzeko pertsona bat gerturatzea eskatzen du Udalak. Hala ere, gogorarazi nahi dugu posible dela material organikoa poltsarik gabe isurtzea.
Hauek dira banaketa horretan lagunduko duten dendak:
- Librería Stop (Agustin de Leitza 27).
- Roalco alimentación (Kaletxiki 24).
- Coaliment Bazkardo (Rikardo Arregi 19).
- Xixori belardenda (Kale Nagusia 7).
- Ernaitza liburundenda (Zumea kalea 9).
- Leizaur parkeko kioskoa.
- Xixori belardenda (Txitibar plaza 4).
- Coviran Karrika (Gurmendi kalea).
Saltoki horietako arduradunei eskerrak eman nahi dizkiegu gure deia artatu izanagatik.
Aprobetxatuko dugu hondakinak edukiontzietatik kanpo ez uzteko eskatzeko, horrela higiene-faltaren arriskuak murriztuko ditugu. Azkenik, azpimarratu behar da edukiontzien erabilera zuzenagatiko deskontuek indarrean jarraitzen dutela alarma egoera irauten duen bitartean.