Errenta aitorpena euskaraz egiteko deialdia

Aiurri 2020ko api. 15a, 13:34

Konfinamenduaren eraginez, egunotan soilik telefonoz edo Internet bidez egin ahal izango da. Aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri dute eskualdeko udalek.

Autolikidazio proposamenak jaso zituztenek apirilaren 6tik dute proposamena onartu edo atzera botatzeko aukera. Aurrez aurreko aukera bertan behera utzi dute, mekanizatua delakoa. Telefonoz edo Internet bidez soilik egin ahal izango da aitorpena. Apirilaren 15ean hasi eta uztailaren 29an amaituko da.

Eskualdeko udalen kanpaina martxan da:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!