Ekaitza

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 16a, 20:14

Gaua da, indartsua da isiltasuna harrian.

Gau-kanta

Mugitugabearen arnasa. Animali aurpegi bat

Urdinean izozten, haren santutasuna.

Indartsua da isiltasuna harrian;

Txori gautar baten maskara. Hiruko doinu eztia

Bakarrean desegiten. Elai! Zure begitartea

Mutu makurtzen da ur urdinxken gainean.

 

Oi egiaren ispilu isilok!

Bakartiaren marfilezko lokian

Ageri da aingeru erorien isla.

 

Poesia kaiera, Georg Trakl (Susa, 2014)

itzulpena: Anton Garikano

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!