Andoaindarrekin komunikazioa mantentzeko eta zuzeneko arreta eskaintzeko telefono bidezko arreta-zerbitzua eskainiko du Andoaingo Udalak. Maider Lainez alkatearen arabera, ezinbestekoa baita herritarrekin komunikazioa mantendu eta harreman hurbila ahalbidetzea.
Ildo horretatik, Andoaingo herritarrek edozein zalantza, iradokizun edo kexa planteatu nahi badute, 660 652 648 telefono zenbakira deitu dezakete. Unean uneko eskaerak erantzuten saiatzea da xedea, baina gaiek datu gehiago edo azterketa handiagoa eskatzen badute, eskaera guztiak aztertuko dira, eta dagokion sailera bideratuko dira.