Aitor Arruti andoaindarrak Gaztezulo Aldizkariaren bideo lehiaketan parte hartu du

Aiurri 2020ko api. 17a, 19:04

Aitor Arruti argazkilari andoaindarrak Gaztezulok antolatu duen bideo lehiaketan parte hartu du. Egunerokotasuna jorratzen duen gaia oinarritzat hartuta umorezko bideoa egin du. 

Gaitzerdi izena du bideoak eta guztia etxe barruan grabatua izan da. Kalitatezko bideoa, ohiko egoera batean fokuratuta eta umore ezaugarriekin. 

Lehiaketa denez bideoa bozkatzeko aukera egonen da Gaztezulo Aldizkariaren webgunean. Hona hemen bozkatzeko esteka: BOZKATU

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!