Ezereza

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 20a, 19:21

Karga handikoa da sortzale izatea, eta ez dut errazkerian erori nahi. Gaur ez daukat argazkirik. Arinkeriaz aritu behar badut, nago isilik. 

EZEREZA HUTSA BADA 
 
Ezereza hutsa bada
          hutsa arina bada
eta arina erraza
          ez dut ezer izan nahi

Eta bukaera gelditzea bada
          gelditzea atsedena
eta atsedena atsegina
          bukatu egin nahi dut

Eta joatea agurtzea bada
          agurtzea isiltzea
eta isiltzea lasaitzea
          joan egin nahi dut

Eta heriotza loa bada
          loa ametsa
eta ametsa askatasuna
          hil egin nahi dut

Baina hiltzea uztea bada
          uztea baztertzea
eta baztertzea mintzea
          ez dut hil nahi

Eta joatea hastea bada
          eta hastea saiatzea
saiatzea nekatzea
          ez dut joan nahi

Eta bukatzea etsitzea bada
          etsitzea galtzea
eta galtzea umiltzea
          ez dut bukatu nahi

Eta ezereza gaua bada
          eta gaua iluna
eta iluna beltza
          zerbait izan nahi dut

 

Ione Gorostarzu , 2012

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!