Udalak SIM txartelak banatuko ditu hiru ikastetxeetako 60 ikasleri

Osoki, 60 SIM txartel banatuko dira Andoaingo hainbat etxetan eta banatuko diren IZARKOM kooperatibako gailuek 17 Gb-ko ahalmena dute. Horrez gain, beste gailuekin interneta partekatzeko aukera dago.

COVID-19k sortutako osasun-alertaren egoerak klase presentzialak bertan behera uztera behartu du hezkuntza-sistema, eta zentroek sistema telematikoen bidez egokitu behar izan dute beren eguneroko jarduera, online eskolak etxe bakoitzera eramanez.

Ondarretak, Aita Larramendik eta La Salle Berrozpek familien beharrak identifikatu ditu, eta Andoaingo Udalak SIM txartel bana emango die, interneterako konexioa edukitzeko eta beren online eskolekin jarraitu ahal izango dutela bermatzeko. Osoki, 60 SIM txartel banatuko dira Andoaingo hainbat etxetan.

Banatuko diren IZARKOM kooperatibako gailuek 17 Gb-ko ahalmena dute. Nahiko erraza da hauen erabilera: SIM txartelak smartphone mugikorrean txertatu behar dira (Android edo iOS), txartelean bertan agertzen den PIN kodea sartu, sare mugikorra aukeratu eta internet partekatu daiteke etxean dituzten gailu ezberdinekin (ordenagailua zein tableta).

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!