90. hamarkadako argazkia da kanposantuarena. Bizilagunek goiz, arrats eta gau ikusten zuten paisaia zen garaikoa. Kanposantutik gertu guztiok ezagutzen dugun "ikastola txikia" dago eta egunero igarotzen zuten hilerria. Egun, belardi berdea da Jose Luis Lopez de Lacalleren izena daraman parkea. Paseorako leku bikaina. Harrigarria nola aldatzen diren lekuak, urteen poderioz.