Herrikoen aurkako sententzia betetzeari ekin dio Auzitegi Nazionalak

Jon Ander Ubeda 2020ko api. 22a, 21:47

Sortu alderdiak gaur arratsaldean aurreratu duenez, Herriko taberna eta elkarteen kontuak enbargatzeari hasiera eman dote. Auzitegi Nazionalean kontu korronteekin hasi dira, baina Auzitegi Gorenaren 35/02 sententzia betez gero, egoitzak ere bereganatuko lituzkete. Sortuk emandako datuen arabera 107 herriko daude, tartean Irunberri.

2015eko ekainean eman zen sententzia argitara, zeinean Irunberri elkartearen eta beste 106 elkarteen enbargoa agintzen zen. Egun haietan Irunberriren aldeko ekintza ugari gauzatu ziren. Irunberri elkartea gizarte bizitzan eragile aktiboa da, hamaika egitasmo antolatzen dituelako. Hastear ziren Santa Krutz jaietan, esaterako, Herri Danborrada edota bakailao lehiaketa antolatzen dituzte.

Bertso saio eta kultur emanaldi askoren gune bilakatu da Irunberri, urte hauetan guztietan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!