Andoaingo herria eta bere izen ona Gipuzkoa mailan hedatzen dituena, eta horrekin, andoaindar guztiena. Ez da nabarmenduko oldarkorra delako, baizik eta izateagatik errespetu handiko pertsona, nortasun ikaragarrikoa, inoiz ez harroputza… Benetan eredugarria da bere umiltasuna.
Etxe barruan egon behar honek are eta langileago bihurtu du, barruko sormenari ateak guztiz zabalduz. Orduak igarotzen ditu pianoaren aurrean konposatu eta konposatu, sortutako obra guztiak besteen eskuetan jarriz, eta beti Andoaingo herriari oparituz, herriko ondare kulturala aberastuz.
Proiektuz betetako pertsona, aurrera egin eta lortzen dituen horietakoa, eta inguruan bazabiltza, konturatu gabe, bere zurrunbilo artistikoan murgiltzen zaituena.
Bere azken proiektua kontzejupeko eremuan kontzertua eskaintzen da; udaletxearen azpialdean hain zuzen, bere gaztetako oroimenei jarraituz Andoaingo musika bandak eskaintzen zituen kontzertuen antzera. Horretarako, eta kontzertu berezi horretan estreinatzeko, pasodoble eder bat sortu du, garai bateko kontzertuak irudikatuz.
“Kontzejupe” jarri dio titulua pasodobleari.
Hil honetako azken iganderako zegoen aurreikusia kontzertua. Noiz eskainiko den? Egoerak aginduko digu, baina kontzertu ederra izango dela aurreratu dezaket, andoaindar guztion espazio bateratuan emango dena. Zerbait ikasi behar badugu egoera honetatik, hainbat gauza erlatibizatzea eta garrantzia duenari indarra ematea, eta, desberdinen arteko elkartasuna da.
Betiko moduan, obra berri hori andoaindarren ondare kulturalaren esku geratuko da. Gutxi ezagutzen ditut nik horrelako eskuzabaltasunaz jokatzen duten pertsonak.
Artikulu honekin nire eskerrik beroenak eskaini nahi diot, izan ere, lagun, irakasle, makulu eta aholkulari aparta delako Joxe Mari Oiartzabal. Gure ondorengoek, agian, bere izena gure herriko kale bateko kantoian ikusiko dute idatzita… Merezia du!
Besarkada bat Joxemari!”