Koronabirusa

Landa eremuko herrikideen laguntzarako zerbitzua

Aiurri 2020ko api. 23a, 15:44

Nekazal eremuan bizi diren pertsonei begira, Behemendi Elkartea eta Andoaingo Udala zerbitzua eskaintzeko akordio batera iritsi dira. Zerbitzua anbulategira, erosketak egitera edo bestelako garraioetarako erabili ahal izango da. Eskaintzaz baliatzeko 626 136 976 telefono zenbakira deitu behar da.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Osasuna: Anbulategira joan-etorria (sintron, elektro, erizaintza, ...).
  • Erosketak: Botikak, elikagaiak
  • Bestelakoak: Beste aukerarik ezean, herrietako zerbitzuetara hurbiltzeko beharra dutenean.

Zerbitzua eskatzeko telefonoz egin behar da eskaera: 626 136 976.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!