Kliskadak

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 23a, 19:18

Busa huts-hutsa igaro da nire paretik. Halako tristezia bat murgildu da nigan, eta geroztik lanbrotuta ikusi dut dena. Filtro hori gainetik kendu ezinik bezala. 

KLISKADAK

Herentzian jaso ditudan oinokin

ibili gura zintuzket

ez bazaizkit urruti joaten

ez badidazu pausoa lapurtzen

hurreratzen naizenero

 

Herentzian jaso ditudan eskuokin

haztakatu nahi zintuzket

dunak sortu zure azalean

oasiak bilatu zure lehorrean

 

Herentzian jaso ditudan begiokin

ez dut zure iragana ikusten

geroa irakurri nahi nizuke ninietan

baina hodeituak dituzu

gautzen doaz kliskada bakoitzeko

 

Herentzian jaso ditudan herentzia guztiokin

nire begietan itxuraldatzen zara

zure begietako hodeien antzera

 

Ezkatak, Leire Bilbao (2006, Susa)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!