Metamorfosia

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 24a, 21:27

Leihotik begira, hostoan geldirik zegoen armiarmari atera diot argazkia. Euli bat sartu da bitartean, eta hura ere objektiboarekin harrapatu dut. Eta, bapatean, Gregor Samsa gogoan hartu dut. Jada ez dakit nor naizen, 41. aldiz txalo egitera irten eta gero.

Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro
beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua. Oskol antzeko bizkar gogorraren gainean zegoen, eta burua pixka bat jasoz ikusi zuen bere sabel konkor marroia, uztai formako gogortasunekin, eta ohearen tapakia, noiznahi erortzeko zorian, ez zen hura estaltzeko gai. Bere zango ugariak, gainerako gorputzaren aldean mehe-meheak, errukarri astintzen ikusi zituen.
“Zer gertatu zait?”, pentsatu zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!