Berba xaloak

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 25a, 20:55

Ezkerraldera okerturik segitzen du Gernika koadroak, Eta Berrioren azken CDa baino ez da aditzen leihoak zabalik dituen egun urdin honetan.

Hotel Bel-Air

Mahai gainean daude oraino
Elkarrekin hustu genituen botilak,
Basoerdiak, berba xaloak,
Ausentziari eman nahi ez genizkion
Musuketak, ezpain umelak eta
Desira agerikoak.
Ezkerraldera okerturik segitzen du
Gernika koadroak,
Eta Berrioren azken cda baino ez da aditzen
Leihoak zabalik dituen egun urdin honetan.
Mahai azpian daude, bestalde,
Gure sandaliak,
Oinetan ekarri hondar garauak eta
Zure azal erantzia.

 
 
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!