“Gastu militarrak gizarte beharretarako” aldarri antimilitarista Andoainen

Jon Ander Ubeda 2020ko api. 26a, 14:20

"Euskal Herriko zenbait talde antimilitaristek ekimen bateratu bat sustatu dugu, mezu honetan txertatzen dizuegun manifestua adostuz eta norbere etxetik egin ditzakegun ekintza multzo bat proposatuz". Herrigunean hainbat kartel eta esaldi aurki daitezke.

Bake ekintza izeneko ekimenak, gainera, ekimen sorta iragarri du gaurko:

Ekimen hauetan parte hatzea proposatzen dizuegu.

  • Balkoi eta lehioetan Gernika Koadroa edo bertako irudiak kokatu, "Gastu militarrak gizarte beharretarako" leloarekin batera.
  • 15:45 Alarma antiaereoak jotzen hastea, orain dela 83 urte Gernikan egin zen bezala.
  • 21:30 Kandelak jarri –Gernika Batzordearen ekimenarekin bat eginik– eta proiektorerik baduzue Gernika koadroaren irudiak edo gerrak salatzen dituztenak proiektatzea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!