Oso arraroa egiten da Andoainen horren ezaguna den Txalaka taberna eta bertako eraikina ez ikustea. Bada, 90. hamarkadan horrela ikusten zen zati hura. Egun, ez da erraza eraikin hori gabeko kalea irudikatzea, baina duela urte batzuk horrelakoa zen auzoa. Urteen poderioz guztia aldatu daiteke, baita Andoaingo zenbait kale eta eraikinen esentzia ere.