Santa Krutz Jai batzordeak ez-ohiko festen egitaraua argitaratu du

Aiurri 2020ko api. 27a, 16:44

Egitaraua osatua egin dute jai batzordeko kideek; ekintza eta ondo pasatzeko gauza asko antolatu dituzte. Hona hemen egitarau osoa:

Apirilak 30, osteguna

16:00 Haur pregoia.
16:30 Txokolatada, sukaldaritza tailerra.
19:30 Pregoia.
19:45 Musika balkoi eta leihoetan.
19:45 Balkoi eta leihoen apainketa lehiaketa. Erabili Santa Krutzetako zapiak, bluxa, globoak jaietan zehar.  #stkapainduetxea
21:00 Musika emanaldiak Andoaingo musikarien eskutik.

Maiatzak 1, ostirala

08:00 Gaupaseroen streaminga.
11:00 Haur krosa. Eskulan tailerra eta beroketak.
11:30 Bizikleta festa. Bideoa eta haur erronka.
12:00 Txalaparta emanaldia.
12:30 Katramila Show antzerkia.
13:00 Udal Musika Banda.
14:00 Auzo bazkaria. #stkauzobazkaria
17:00 Bertso saioa. Emanaldia
18:00 Kanta-zerrenda morea: Non ote dago? Jolasa.
19:00 Magia saioa.
21:00 Kontzertua: Capsula.

Maiatzak 2, larunbata

11:00 Kuadrillen arteko jolasak internet bidez. #stkkuadrillaeguna
12:00 Plaza dantzak. Euskal dantza ikastaroa.
13:00 Urki dantza taldearen emanaldia.
14:30 Kuadrillen bazkaria. #stkkuadrillaeguna
17:00 Haurrentzako tailerrak. Ipuin kontalaria, aurpegi margoketa, musika instrumentuak etab.
18:30 DJ Bullen eskutik musika festa.

Maiatzak 3, igandea

11:00 Ikurrinaren jaitsiera. Ikurrina balkoian jarri.
11:15 Ezpata dantzaren emanaldia.
11:30 Txisturen amanaldia.
12:00 Tanborrada. Tanbor hotsak balkoi guztietatik jartzea eskatzen da.
12:30 Txakolin dastaketa, egin topa zuen balkoietan.
16:00 Kantu Jiraren emanaldia.
17:00 Trikitilarien emanaldia.
18:00 Pintxo lehiaketa. #stkpintxolehiaketa
20:00 Festen itxiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!