Eskualdeko musika taldeak

30%

Koldo Otamendi 2020ko api. 27a, 20:54

© J.A. Areta Goñi "Juxe"

Andoaingo Arrate frontoia pilotari harrobi izateaz gain, musika taldeen gotorleku ere izan da urte askotan. Dozenaka dira azken urte hauetan guztietan bertatik sortu diren musika egitasmoak. Talde berriak sortzeaz gain, taldeetan ibilitako musikarien bilkurak ere sortu dira, ete bide horretan talde ezberdinetan aritutako zenbait musikarik osatu zuten 30% taldea 90. hamarraldiaren erdialdian. Hasera batean lauko moduan aritu ziren, baino boskote formazioan egin zuten musika bidai gehiena.

Hardcore azkarraren errepidean mugitzen da 30% taldea. Eskola zaharreko hardcorea deitzen dena gurean, edo "Old School" Ameriketako Estatu Batuetan. 30% taldeko kideek hardcore mugimendutik edan izan dute beti, eta andoaingo gaztetxean ikusitako ehunka emanaldiek ere seguraski izan dute eraginik taldearen doinuetan. Musika era honek eskatzen duen bezala, base erritmiko oso potentea du bandak. Kabra-k duen bateria astintzeko manera ez dute bateria-jotzaile askok, erritmo bizietan bakarra da. Erabaketekoa. Wewek berriz, baxuaren lau sokak jotzen ditu, abiadura berean, behatzak kasik ikusteko denborik gabe. Horren gainean ederki asko zorroztu daitezke gitarrak, eta Sanik eta Pablok bikain egiten dituzte riff marrazki melodikoak. Amaiatzeko, Nabarro, ahots indartsuez eta nortasun propioz. Atzeraka jarrita ia beti, baino aurpegia ematen beti ere!.

30% taldea nortasun handiko talde bat izan da beti. Eraginak eragin, berezko bide bat egin dutelakoan nago. Iturrietatik edan, gero norberaren bidea eraikitzeko. Haserako urte biziak eta gero, eta dute inoiz ibilbide finko bat izan. Kassette formatuko maketa bat grabatu zuten taldearen lehen urteetan andoainen bertan Homes Hamilton estudioetan eta Jon Oiartzun soinu teknikariaren gidaritzapean. Lan hori eta bolbora bezala zabaldu zen, eta sona eman zion taldearei gure mugetatik kanpo ere.  Gerora, joan etorri batzuk izan dituzte, baino taldearen bidea baldintzatuta egon da beti, jarraipen askorik gabe. Eta horregatik agian, ez dute jakin taldeari behar adina zuku ateratzen. Maila handia zuten (eta dute), eta sektoreko fantzine eta aldizkarietan oso baloratuak izan dira beraien diskoak eta zuzenekoan. Atzerritik gurera etortzen diren hardcore talde askoren maila gainditzen dute erraz. Esango nuke, gerora etorri diren Euskal Herriko hardcore taldeentzako erreferente zuzen bat izan direla zalantzarik gabe.

Taldea lozorroan izan da zenbait urtez, inoiz desegin gabe, baina aktibidade askorik gabe. Aro ezberdinak izan dituzte, eta noizean behin emanaldi batzuk eskaintzen dituzte hor nonbait. Lezon, Zarautzen, Bilbon, Andoainen... Bide horretan, pasaden udaran, taldearen betiko kantuak batu, eta grabatu gabeko kantu batzuekin batera "Gertu ala urrun" diskoa grabatu eta argitaratu zuten Artza Records diskoetxearen babesean. Disko hori kalean zenbait emanaldi ematekoa zen taldea hilabete hauetan. 
 
Argazkia: J.A. Areta Goñi "Juxe"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!