Olatz Esnal Jai Batzordeko kideari elkarrizketa

Aiurri 2020ko api. 28a, 11:55

Olatz Jai Batzordeko kidea da eta aurtengo ez-ohiko Santakrutzei buruz hitz egin du. Egitarau osatua egin dute, adin guztietako herritarrentzat egokia.

GALDERAK

1 Energia ez da galdu, eraldatu baizik. A zer nolako egitaraua prestatu duzuen! Zein balorazio egiten duzu zuk, egitaraua ikusita?

2 Jaia gerturatzen ari da. Zer ari zarete inguruan nabaritzen? Parte hartze handia espero duzue?

3 Zuk zeuk zein ekitaldi nabarmenduko zenuke? Zer iristeko edo ikusteko gogoz zaude?

4 Zer esango zenieke festazaleei?

 

1 Ni neu harrituta nago egitarau oparoa egitea lortu dugulako. Hasiera hasiera, etxetik zerbait egitea erabaki genuenean, hiruzpalau gauza izango zirela aurrikusi genuen. Gerora, eta herriko eragileekin hitz eginda, programa polita edo itxurosoa egitea lortu dugu. Eta euren ekarpenei esker lortu da.

2 Lagun artean eta jai batzorde kideen artean gogotsu gaude. Pena ere bai, izugarrizko pena, ez direlako ohiko jaiak izango. Nik uste dut jendeak parte hartuko duela, herritar askok Santakrutzak gogoko duelako. Oso polita aterako da.

3 Gautxorien bide-odeiarekin jakinminez nago. Eta, bestela, Santa Krutz egunean, txakolin dastaketa izan beharko lukeen horretan topa egin edo danborra jotzeko gogoa ere badaukat. Eta pregoia, noski, polita izango da.

4 Santakrutzak etxetik biziko ditugu, eta oso ondo pasako dugu. Eta hurrengo urtean kalera irteten garenean indar eta gogo askoz gehiagorekin biziko ditugula. Bitartean, datorren astean etxetik oso ondo pasa. Blusak eta zapiak ondo prestatu eta, ahalik eta ondoen pasa. Gora Santakrutzak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!