27 urte igaro dira Green Day taldeak gaztetxe zaharrean bigarren kontzertua eskaini zuenetik

Aiurri 2020ko api. 28a, 12:56

Green Day talde amerikarra gaztetxe zaharrean

Egun, mundu mailan oso ezaguna den taldea da Green Day. 1991 eta 1993an ameriketatik Andoaingo gaztetxera jotzera joan ziren; gutxiengo batzuk mundu mailako talde hau entzuteko aukera eduki zuten.

1990ko apirilaren 13an aurkeztu zuten “39/Smooth” (Art of Ears Studios, Lookout Records) albumaren baitan Europa osoan zehar kontzertuak eskeiniz ibili ziren, tartean Laudioko eta Andoaingo gaztetxeetan, 1991ean lehenik eta 1993an ondoren, hurrenez hurren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!