Hasieran zalantza egin bazen ere, konfinamenduaren hasieratik itxita dauzkazue ileapaindegiko ateak…
Nahasmena sortu zen hasieran ileapaindegien inguruan: beharrezko zerbitzutzat jota irekitzeko baimena eman bazuten ere, berehala egin zuten atzera, erabaki hark ez baitzeukan zentzurik. Guk bezeroekin harreman zuzenean egiten dugu lan, ezin dugu haiekin inondik ere segurtasun distantziarik mantendu. Ondorioz, segituen erabaki zuten ileapaindegiak erabat ixtea, eta horixe da nire ustez erabakirik normalena eta zentzuzkoena.
Ateak itxita, kalteak nabarmenak… Nahikoa bat-batean, espero gabean jaso duzue berriz ere lanean hasteko baimena...
Bai, erabakirik zentzuzkoena ixtea izan arren, denbora igaro da eta kezkatuta ibili gara. Ateak ixten lehenengoetakoak izan baginen, irekitzen azkenekoetakoak izango ginela uste nuen, baina aste honetan jakin dugu astelehenean -maiatzak 3- lanean hasteko moduan izango garela. Aurretiazko hitzorduekin egingo dugu lan, baina aurrez ere halaxe aritzen ginen %90ean. Gustura eta animatuta gaude. Ahalik eta azkarren lanean hastea hobe!
Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 559 zenbakian
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.