Komertzialki, hedabideentzat galera handia da jairik ez egitea. Baina ez dugu hain erraz etsiko. Aste honetako Aiurrin publizitate ugari dago. Ohikoan Aiurrin publizitatea egiten zuten bezeroenak dira. Askoren negozioak itxita egonik ere, euren promozioa egiten jarraituko dugula erabaki dugu.
Iragarki hauek dohainik egitea eskaini diegu. Egoera ona zenean gure alboan izan zirelako. Orain, aro zail honetan, euren alboan izan nahi dugulako.
Ondo pasa "jaietan"!