Energia eraldatzailea

Jon Ander Ubeda 2020ko api. 30a, 08:00

Jaiak iristear direnean, Aiurrikoontzat iazkoa zeinen ederra izan zen etorri zait burura egun hauetan. Jaiei hasiera emateko ohorea izan genuen, eta horren harira lankideak eta lankide ohiak afari baten bueltan elkartu ginen. Beharrezkoa da jaia, eguneroko betebeharretatik askatzeko.

Etxetik bizi beharko ditugu aurten, ez dago besterik.

Jai Batzordearekin elkarlanean, jaietan murgiltzeko ahaleginean bat egitea erabaki dugu. Lankide eta laguntzaileak dena emateko prest ikusten ditut. Argazkiak, bideoak... 
Aiurri.eus webgunean topatuko gaituzue. Zaudeten leiho, balkoi edo terrazatik zaudetela, gora Andoain eta gora Santakrutzak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!