Jaiak etxean ospatu beharra

Mikel Arberas 2020ko api. 30a, 17:00

Urteko festarik hoberena dela esaten dudanean, ez da hitzontzikeria, errealitatea da. Gazteen eta ez horren gazteen izenean hitz egin dezaket, urte osoa egoten garela Santakrutzen esperoan.

Tamalez, aurten ezin izango ditugu ohiko jaiak ospatu, baina Jai Batzordeak izugarrizko lana egin du modu batera edo bestera jaiak etxetik ospatu ahal izateko.

Gazteok ezkor gaude Santakrutzak eta Kuadrillen Eguna ohiko erara ospatuko ez direlako eta normala da, baina gauza bat esango dut; etxetik ere ondo pasa eta gauza handiak egin daitezke. Izan gaitezen inguruko herrien eredu, inguruko herrien inbidi. Nik behintzat jaiak etxetik ospatuko ditut, ez dakit zuek. Gora Santakrutzak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!