Horixe da behar beharrezkoa den distantzia fisikoa gainditzeko dugun alternatiba. Ez dira betiko garai onenak, dio abestiak. Pasa ditugu garai zailak, eta egun hauetan bizitzen ari garenak ere arrastoa utziko du luzaroan. Saia gaitezen, halere, gozatzen. Bizitza bera, lagunartea, herria... Nola edo hala, jaiei gure lekutxoa eskaini beharko genioke. Ez gaitezen ezkortasunean kateatu. Nola edo hala, saia zaitezte jaia bizitzen eta gozatzen. Ondo pasa! Eta bidali argazkiak Aiurrira :) Gora Santakrutzak!