Eta zer arraio! Gogo handiaz ekingo diogu dagokigun lanari. Nola? Burua eta begirada goruntz luzatuta, leiho edo balkoietara kamara enfokatuz.
Bitartekari lanak betetzeko asmoz ibiliko gara, umil-umil. Auzotarrak, nor bere etxetik, Santakrutzak nola ari diren ospatzen jasotzen saiatuko gara. Asmo bakarrarekin: Munduak jakin dezan Andoainen ere badirela herritarrak, dena kontra edukita ere, jaia bihotzez sentitzen eta ospatzen badakitenak.