Andoaingo hainbat herritar balkoi eta lehioetara irten zen kalean Santa Krutz martxa edo eta Andoaingo ereserkia entzun orduko, atzo ilunabarrean. Jaiak etxetik bertatik ere ospatzeko gogoa adierazi zuten era horretan, batzuek garagardoa eskuetan zutela. Izan zen gitarra hartu eta kontzertu antzekoa eskaini ziena bizilagunei; hala egin zuen Alvaro Bañosek Zumea kalean.