Bertso saioa, herriko bertsolarien parte hartzearekin

Aiurri 2020ko mai. 1a, 14:17

Ormaetxea, Beloki eta Eskudero gaurko saioan kantari arituko dira.

Andoaingo bertso eskolako kideen arteko saioa iragarrita dago, arratsaldeko 17:00etarako. Youtube bidez eskainiko dute, eta honako seikotea arituko da kantuan: Beñat Beloki, Ion Beloki, Xabier Arantzeta, Aritz Eskudero, Jon Eskudero eta Unai Ormaetxea. Gai Jartzaile lanetan Arkaitz Lasarte arituko da. Bertsoak beti tarte berezia izan du Santa Krutz jaietan.

Ion Belokik eskaini dizkigu xehetasunak: "Bakoitzak bere etxetik egingo dugu bertso saioa. Jai Batzordetik jaso genuen proposamena, aurtengoan txalapartariekin batera bertso saioa egin behar genuelako. Eurek bideoa egin dute eta geuk saioa egitea erabaki dugu. Gaiak prest ditugu, eta 17:00etan bakoitza bere bluxa jantzita agertuko da pantaila aurrean. Denok ere Irunberriren aldeko zerbait jantzita eramango dugu. Garrantzitsua iruditzen baitzaigu elkartasuna adieraztea. Guri laguntza handia eman baitigu, bertso eskola bezala". 

Bideoa ikusteko ondorengo Youtubeko esteka sakatu:

Jitsi meet bidez egingo dute saioa, eta zabalkundea Youtube bidez egingo dute. Hauxe da esteka:

2011ko Bertso showa:

 

2013ko bertso-dantza kalejira:

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!