2016 Desafioa
Jon Arizmendi eta Egoitz Gorostegi Txatarrasen arteko aizkora desafioa. Lehenak irabazi zuen, teknika eta kolpe hobea erakutsi zuelako. Bideoa:
Arizmendi irabazle
Denbora alde handiarekin irten zen garaile Arizmendi; 23 minutu eta 32 segundo behar izan zituen hiru enborrak (bi kanaerdiko eta oinbateko bakarra) ebakitzeko. Txatarras-en denbora, lan berbera egiteko, 35 minutu eta 14 segundoko izan zen. Arizmendik Joseba Otaegi Zizurkilgo aizkolaria izan zuzen laguntzailea; Txatarrasek, berriz, iraganean sona handia eduki zuen Patxi Astibia aizkolari leitzarra.
Argazkiak:
2017 Giza proba
Intxaurrondoko taldea nagusitu zen giza proban, Andoain eta Grosko taldeen gainetik. Jendetza bildu zen Bekoplazaren pareko errepidean jokatu zen indar probaketan, eta etengabe animatu zituen taldeak, herrikoa batik bat. Bideoa:
Hamar minutuko epean 33 plaza egin zituzten intxaurrondotarrek; 31 Andoaingoek, eta 30 Grosekoek. 700 kiloko harritzarra eraman behar zuten arrastaka, 20 bat metro zituen plazan.
Ezin txukunago jardun zuen Andoaingo taldeak, nahiz eta hasiberria izan giza probaren kirol diziplinan. Itxasne Alkain, Antton Arruti, Ion Beloki, Olatz Esnal, Oroitz Gonzalez, Ekaitz Ollo, Kristina Rodriguez eta Malou Henriksen eskarmentu handiko tiralarien gisa aritu ziren, eta zaletuen txalo zaparrada jaso zuten egindako ahaleginagatik.
Argazkiak:
2018 Auzo arteko herri kirolak
Ikuskizun polita eskaini zuten Andoaingo bost auzoetako kirolariek, eta gozatzeko aukera eduki zuten Bekoplazara hurbildu ziren herri kirolzaleek, nahiz eta eguraldi narratxa izan.Trontzan, ergometroan eta ingudearekin jardun zuten norgehiagoka, Santa Krutz jaietako pregoia amaitu bezain pronto.
Goiburuko taldeak irabazi zuen herri kiroletako lehia 12 punturekin, Buruntza (11 puntu), Etxeberrieta (8 puntu), Sorabilla (7 puntu) eta Santakrutz (7 puntu) taldeen aurretik.
Hona zeintzuk hartu zuten parte:
- Buruntza: Joxi Telletxea, Mikel Jauregi, Ainhoa Mangas eta Jon Jauregi.
- Etxeberrieta: Delan Irazu, Iñaki Etxeberria, Nika Murillo eta Angel Urrutia.
- Santa Krutz: Janire Huizi, Ander Gerrero, Aitor Ibarguren eta Amaia Armendariz.
- Sorabilla: Julen Loidi, Irati Uranga, Mateo Ponce eta Josu Arabaolaza.
- Goiburu: Extebe Lopez de Muniain, Iker Mujika, Ion Beloki eta Miren Lopez de Muniain.
Liga sisteman egindako lehen neurketa izan zen, eta ligak datozen auzo jaietan izan zuen jarraipena. Sorabillan amaitu zen txapelketa.
Argazkiak:
2019 Auzo arteko herri kirolak
Auzoen arteko herri kirolen ligari ekin zioten Santa Krutz jaietan. Sorabilla, Buruntza, Goiburu, Etxeberrieta eta Santa Krutzek txingatan, ingudean eta zaku karreran neurtu zituzten indarrak. Bekoplaza herri kirolariez eta jarraitzaileez lepo bete zen. Bideoak:
Azkenean, Sorabillak, Buruntzak eta Santa Krutzek 10na puntu lortu dituzte; Goiburuk 8 puntu, eta Etxeberrietak 7 puntu.
Hona zeintzuk jokatu duten, talde bakoitzean:
- Sorabilla; Mateo Ponce, Koldo Ponce, Xabier Alkorta eta Arkaitz Amenabar.
- Goiburu: Miren eta Estebe Lopez de Munain, Nagore Ormaetxea eta Imanol Usandizaga.
- Etxeberrieta: Itsasne Alkain, Unai Larrarte, Aitor Azurmendi eta Eli Malkorra.
- Buruntza: Itsaso Onsalo, Ismael Rodriguez, Ainhoa Mangas eta Joxi Telletxea.
- Santa Krutz: Itziar Asensio, Ander Guerrero, eta Unai eta Gurutze Unzalu anai-arrebak.
Proba bakoitzeko irabazlea:
- Txingak: Sorabilla.
- Ingudea: Goiburu.
- Zaku lasterketa: Buruntza.
Argazkiak: